2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

Esperimentuak eta jolasak


Flotatzen duen pilota
Materiala:
  • Pajita bat
  • kartulina
  • jeloskortasunezko zinta
  • zilarrezko papera
 
Pajita eta kartulina lotzen dugu irudian agertzen den bezala, eta zilarrezko paperarekin bolatzo bat egiten dugu.
Airea botatzean pajitatik, honek kartulina aldetik ateratzen da qte zilarrezko papera airearen presioagatik flotatzen du.
 
Salto egiten duen arrautsa
 
Materiala:
  • arrauts bat
  • ozpina
  • ontzi bat
 
 
Ontzia ozpinaz betetzen dugu eta arrautsa bertan sartzen dugu. 48 ordu pasa ondoren arrautsa garbitzen dugu urarekin eta badaukagu gure arrauts saltokaria.
Gure arrautsa koloretakoa izatea nahi badugu, ozpila tintatu behar dugu.
 


Telefonoa
Materiala:
  • bi ontzi
  • kordel bat

Bi ontziak kordelarekin lotzen ditugu eta badaukagu gure telefonoa.

Soinuarekin jolasten

Hurrengo bideoan ikastola batean egiten diren esperimentu batzuk aurki ditzakegu, soinuarekin jolasten duten bitartean ikasi egiten dute:


2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Urarekin esperimentatzen (2.partea)

Urarekin esperimentatzen jarraituko dugu, eta horretarako youtube-n aurkitu dudan bideo hau utziko dizuet, bertan frogak eta bakoitzaren azalpenak ikusiko dituzue.

 

2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Urarekin esperimentatzen


Aurreko bideo honetan 3 esperimentu daude urarekin eginda.

Lehenengo esperimentua:
Materiala: Ura, Ur botila bat eta txintxeta bat.
Esperimentua: Ur botila, urez betetzen dugu eta tapoiarekin ixten dugu. Ondoren txintxetekin zulo batzuk egiten ditugu ur botilaren behealdean.
Ura ez da botilatik irteten botila irekitzen ez bada, airea bertan sartzen ez bada, ezin da ura atera.

  Bigarren esperimentua:
Materiala: ura, papera, errotulkiak eta edalontzi bat.
Esperimentua: Paper zati batean marrazki bat egiten dugu, ondoren paper zati hori edalontzi baten barruan sartzen dugu eta gero edalontzia buruz bera uran. Azkenik, ikusiko dugu edalontzia ateratzerakoan, gure marrazkia ez dela bustitu eta guztiz lehorra dagoela oraindik.
hua gertatu da edalontzian dagoen airea ez duelako urari bertan sartzen utzi.

Hirugarren esperimentua:
Materiala: ura, kolorantea eta makil bat
Esperimentua: uran kolorante pixka bat botatzen dugu eta makilarekin bueltak ematen dugu ur guztia tintatzeko. gero beste kolore bat botatzen dugu bertan eta bueltak ematerakoan bi koloreak nahasten beste kolore bat sortuko da.