2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Urarekin esperimentatzen


Aurreko bideo honetan 3 esperimentu daude urarekin eginda.

Lehenengo esperimentua:
Materiala: Ura, Ur botila bat eta txintxeta bat.
Esperimentua: Ur botila, urez betetzen dugu eta tapoiarekin ixten dugu. Ondoren txintxetekin zulo batzuk egiten ditugu ur botilaren behealdean.
Ura ez da botilatik irteten botila irekitzen ez bada, airea bertan sartzen ez bada, ezin da ura atera.

  Bigarren esperimentua:
Materiala: ura, papera, errotulkiak eta edalontzi bat.
Esperimentua: Paper zati batean marrazki bat egiten dugu, ondoren paper zati hori edalontzi baten barruan sartzen dugu eta gero edalontzia buruz bera uran. Azkenik, ikusiko dugu edalontzia ateratzerakoan, gure marrazkia ez dela bustitu eta guztiz lehorra dagoela oraindik.
hua gertatu da edalontzian dagoen airea ez duelako urari bertan sartzen utzi.

Hirugarren esperimentua:
Materiala: ura, kolorantea eta makil bat
Esperimentua: uran kolorante pixka bat botatzen dugu eta makilarekin bueltak ematen dugu ur guztia tintatzeko. gero beste kolore bat botatzen dugu bertan eta bueltak ematerakoan bi koloreak nahasten beste kolore bat sortuko da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina